Hipokresia eta benetako interes informatiboa
«ETArengandik itxoin daiteken komunikatu bakarra bere desagerpena azaltzen duenarena da», «ETA ez da agente politikoa», «ETAk betikoa esan du»… Honela hartzen dute politikari eta komunikabide gehienek ETAren adierazpen bakoitza. Halere, gure egunkariak –edo beste edozein komunikabidek– ETAri egindako elkarrizketaren bat, ETAren agiriren bat edo dena-delakoren bat argitaratzen duenean, ETAren eragina gutxitzen saiatzen diren politikari eta komunikabide berberek gurera deitzen hasten dira informazio bila eta gure web orrialdeak ohikoa dena baino askoz ere sarrera gehiago jasotzen ditu oraindik. Interesa badago, eta ez da soilik herritarrena, baita herritarrei axolarik ez duela esaten dieten arduradun politiko eta komunikabideetako arduradunena ere.
Ukazioaren ukazioan bizi gara eta hasieran aipatutako esaldi borobil horiek esaten edo argitaratzen dituztenek argi dute beraien ukazioaren helburu bakarra bizi dugun egoera politikoan eta sozialean duten ardura estaltzea dela. Gatazka politiko bat konpontzeko ezinbestekoa da gatazka horren izaera politikoa onartzea eta, bide batez, gatazka horren parte diren agente eta lurralde guztiak kontuan hartzea. Bestela, berriki ikusi ahal izan duguna errepikatuko da.
Eta argi dago, gaur jaso ditugun deiak eta web orrialdeko sarrerak ikusita, herritarrek badutela interesa gatazkaren alde horietako batek esan dezakeenaren inguruan. Herritarrek argi dutelako konponbidea nahi dutela eta horretarako agente guztiek esaten dutena kontuan izatea ezinbestekoa dela.
This entry was posted on Friday, January 4th, 2008 at 12:07 pm and is filed under Berriak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.