rssgara logotipoa

Ilunbeko Maletillak klik eta klak

Ilunbeko Maletilla bertso-jokoaren laugarren partida sutan dago. Xabi Paya, Maialen Lujanbio eta Xabier Silveiraren korrida eleganteak bukatu ziren eta azkenekoa ere, Andoni EgaƱarena, amaitzear dago. Balorazioa, iritziak eta behin betiko datuak azaltzeko aukera izango dugu asteburutik aurrera. Lerrotxo hauek horren aperitifa besterik ez dira eta, bide batez, bideo formatoko beste oparitxo jostagarri bat plazaratzeko aitzakia.

Bizpahiru datu eta Azpeitiko zenzen-plazan grabatu genuen spotaren making-offarekin utziko zaituztet, gure ‘izarrekin’ gozatzen jarrai ezazuen. Eta, spotaz ari naizela, youtube.com web gunean mila aldiz pasa ikusi dela esango dizuet, eta beste 300 bat euskaltuben. www.gara.net webgunean zenbat aldiz ikusi den oraindik prozesatzen ari gara. Aurrerago emango dizuegu datu hau.

Jokoari buruz, berriz, lehenengo hiru asteotan mila bertso eta kopla bapo pasa ditugula esango dizuet, eta Andoni EgaƱaren korridak marka denak tapatu behar dituela. 350 maletilla pasa ditugu erregistratuta dagoeneko eta emanandako botoak zortzi milara hurbiltzen ari dira. Jokoa bukatzen denean zehatz-mehatz eskainiko dizkizuegu datu guztiak: maletillak, bertsoak, koplak, bisitari kopuruak, klikak, hitsak eta dena-delakoak. Ikus dezakezuenez, epaileek lana galanki dute. Esan dezadan, bidebatez, epaile lanetan Asier Ibaibarriaga, Alaia Martin, Maddalen Arzallus eta Aitzol Astigarraga ari direla (ordezkoak Josu Telleria eta Laxaro Azkune dira) eta jokoaren martxa ona beraiei ere zor zaiela, neurri handi batean.

Eta, bukatzeko, hausnarketa txiki bat, Interneti buruz ari garela askotan esaten baita jende askok begiratzen duela baina oso gutxik hartzen duela parte. Ilunbeko maletillaren kasuan, ordea, ia ez zegoen ezer begiratzeko eta jendeak berak sortu behar izan ditu, hasieratik, edukiak. Eta hala ere, edo justu horregatik agian, parte hartzea bikaina izaten ari da. Zergatik ote? Sariengatik izan daitekeela iruditzen zaizue? Seguru beste zerbait dagoela

Eta posdata txiki bat: dedio (!), lankide azpeitiarren katxondeoa gainetik kenduko didan maletilla azkoitiar irabazleren bat ez al dago hor, bestaldean?! Broma da, e! badakit nere ondoko herrian giro polita sortu dela gure bertso-jokoa dela eta ez dela. Animo danoi!!

Get the Flash Player to see this player.