Che, boludos!
Azken egunotan, komunikazioaren, kazetaritzaren eta politikaren arteko harremanak samurrak ez direla erakusten duen adibidea ikusi ahal izan dugu. Joan zen astean, edozein egunkaritako zuzendariarentzat «amesgaiztoa» den gutun batekin egin genuen topo “El País” egunkariko iritzi sailan. Gutunak honela zioen:
«La Redacción discrepa del editorial sobre el Che.
La Redacción de EL PAÍS quiere mostrar su disconformidad con el editorial titulado Caudillo Guevara, publicado el pasado día 10 de octubre. Más de dos tercios de los redactores (250) consideran que el texto publicado no abordaba en su totalidad la figura de un personaje como el Che Guevara que, con sus luces y sus sombras, es lo suficientemente compleja para haberla tratado como si no hubiera una escala de grises.
El Estatuto de la Redacción contempla la posibilidad de discrepar de un editorial siempre que se logren reunir las firmas necesarias, que cifra en un mínimo de dos tercios de los redactores. En ejercicio de este mecanismo de transparencia y democracia interna, único en la prensa española, se ha habilitado este espacio para dejar testimonio de nuestra discrepancia».
Polemikak oihartzun zabalagoa izan du. Adibidez, Pascual Serrano kazetariak bere blogean 1997an eta 2007an gai berdinari buruz egindako editorialak konparatu ditu bere blogean. Francisco Fernández Buey Pompeu Fabra Unibertsitateko katedradunak ere antzeko analisia egiten du “Sin Permiso” aldizkariaren azken alean. Hala ere, gure hausnarketa txikiak erreproduzitu dugun hori du hizpide, batez ere.
Honelako nota bat argitaratu behar izatea egunkarietako zuzendarien amesgaiztoa dela esan dudan arren, egingo dudan iruzkinaren asmoa ez da komunikabide horretako zuzendariarekin elkartasun korporatibista azaltzea. Irribarre txiki bat ahoan dutela, batzuk “etika periodistikoa” deitzen duten horretaz hitz egin nahi dut.
«Periódico independiente de la mañana» («El periódico global en español» diseinu aldaketaren ondoren) deritzanaren ildo editoriala, gure herriarekiko, aski ezaguna da.
Luzaroan, hala ere, nazioarteko gaietan interesa dugunontzat erreferentzia izan da gai askotan. Halaber, produktu periodistiko gisa egunkari horrek diruak ekartzen dituen bertute ugari ditu eta kalitate aldetik eredu da zentzu askotan. Azken urteotan, ordea, eta Latinoamerikari dagokionez bereziki, bere ildo editorialak neokolonialismora jo du abiadura handian. Cuba, Venezuela, Argentina, Txile, Bolivia, Ekuador… iritzi artikulu iraingarrien eta erreportaia lotsagabeen jomuga izan dira. Dena den, Che Guevarari buruz argitaratutako artikuluak etxeko kazetarien pazientzia agortu du, antza denez.
Honelako berriak lanbide honen alderdi on eta txarrak egunerokotasunean aldi berean pairatzen eta gozatzen ditugunontzat pozgarri dira. Nolabait esateko, kazetaritzarekin adiskidetzen gaituzte eta, komunikabideak beste ezeren gainetik enpresak omen diren garaiotan, gure lanaren balioan sinistera bultzatzen gaituzte.
This entry was posted on Tuesday, October 23rd, 2007 at 1:13 pm and is filed under Berriak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


on October 23, 2007 at 5:06 pm patxi gaztelumendi wrote:
Larunbat goizeko pasartea Josu, gogoetarako.
Kafea hartzen geunden herriko lagun batzuk. Eta El Pais eta Che ekarri genituen gogora.
GARAko eguneroko eroslea -eta irakurlea- den lagunak ez zuen ezer entzun horren inguruan, baina interesarekin jarraitu zuen gure kontakizuna.
Kontua da, GARAk ez diola garrantzia askorik eman kontuari. Eta nik uste baduela. El Pais egunkaria erreferentzia da, kazetaritzan bezala, gizartean ere. Horrelako editorialak eta jarrera aldaketak, ostean langileen protestak… oihartzuna izan behar luke gainontzeko egunkarietan ere, are gehiago Che bezalako pertsona iraultzaile baten karietara.
Hori komentatu gura nuen Josu. Agian, GARAk oihartzun handiago eman behar ziola, 30. eta 40. urteurrenetako editorialak alderatuz, langileen jarrera ezagutzera emanez. Euskal Herritik mundura begiratzen ari garen honetan, komunikabide talde handietako jukutriak ezagutzera eman behar ditugu, gure irakurleen aurrean, gure audientziari datuak eta irakurketa propioa eskainiz.
Denok ez dute egun osoa komunikabideei, blogei, azken albisteei begira egoteko aukerarik. Goizero kioskora joanez, sekulako ahalegina egiten dute eta….
on October 24, 2007 at 7:49 am Luistxo Fernandez wrote:
Azken egunotan, komunikazioaren, kazetaritzaren eta Interneten arteko harremanak samurrak ez direla erakusten duen adibidea ikusi ahal izan dugu.
Bernardo Atxaga blogari bihurtu da, eta sarean dago kontua, blogari euskaldunen artean, baina paperezko inongo egunkarik ez du uste hori notizia denik. Prentsaurrekorik ezean, ez da notizia.
Tira, Espainiako blogosferan irten izan balitz kontua, hala nola El Pais-en bi editorialen konparaketa, orduan akaso batzuk fijatuko ziren.
on December 13, 2007 at 11:23 am haritz wrote:
@Luistxo:
Ez dakit prentsaurrekoa egitea beharrezkoa ote den Atxagarena paperezko egunkarietan albiste izan dadin.
Baina nekez izango da albiste, kazetariak informazioa osatzeko idazlearekin harremanetan jartzeko ahaleginak egin eta horretarako inolako erraztasunik ematen ez bazaio.