Arratsaldean Hernanin izan naiz, lanean, eta Balzaren koadrilaren jarrera eta jokabidea ikusteko aukera izan dut. Ibarretxeren Gobernuaren debekuari erantzun lasaia eman dio kalera atera den jendeak, eta lasai ari ziren hauek protesta egiten, kaleak, plazak eta izkinak poliziez josita bazeuden ere. Lasai ez zeudenak, bistan da, poliziak ziren. Hain azkar damutu ote dira ba beraien nagusiak atzo Gasteizko Parlamentuan onartutakoaz?
Bidebatez, Europako Batasunean irudien erabilerari buruzko eztabaida gori-gori dagoela aprobetxatuz, gainerako kazetariekin hitz egiten ari nintzela mozorrotutako ertzain batek etengabe grabatutako irudiak eskatu nahi nizkioke Balzari. Zertarako grabatzen dituzu irudi horiek (kazetarienak eta lasai asko manifestatzen ari ziren herritarrenak), sailburu jauna? Nori emateko?
Azken egunotan, komunikazioaren, kazetaritzaren eta politikaren arteko harremanak samurrak ez direla erakusten duen adibidea ikusi ahal izan dugu. Joan zen astean, edozein egunkaritako zuzendariarentzat «amesgaiztoa» den gutun batekin egin genuen topo “El País” egunkariko iritzi sailan. Gutunak honela zioen:
«La Redacción discrepa del editorial sobre el Che.
La Redacción de EL PAÍS quiere mostrar su disconformidad con el editorial titulado Caudillo Guevara, publicado el pasado día 10 de octubre. Más de dos tercios de los redactores (250) consideran que el texto publicado no abordaba en su totalidad la figura de un personaje como el Che Guevara que, con sus luces y sus sombras, es lo suficientemente compleja para haberla tratado como si no hubiera una escala de grises.
El Estatuto de la Redacción contempla la posibilidad de discrepar de un editorial siempre que se logren reunir las firmas necesarias, que cifra en un mínimo de dos tercios de los redactores. En ejercicio de este mecanismo de transparencia y democracia interna, único en la prensa española, se ha habilitado este espacio para dejar testimonio de nuestra discrepancia».
Polemikak oihartzun zabalagoa izan du. Adibidez, Pascual Serrano kazetariak bere blogean 1997an eta 2007an gai berdinari buruz egindako editorialak konparatu ditu bere blogean. Francisco Fernández Buey Pompeu Fabra Unibertsitateko katedradunak ere antzeko analisia egiten du “Sin Permiso” aldizkariaren azken alean. Hala ere, gure hausnarketa txikiak erreproduzitu dugun hori du hizpide, batez ere.
Honelako nota bat argitaratu behar izatea egunkarietako zuzendarien amesgaiztoa dela esan dudan arren, egingo dudan iruzkinaren asmoa ez da komunikabide horretako zuzendariarekin elkartasun korporatibista azaltzea. Irribarre txiki bat ahoan dutela, batzuk “etika periodistikoa” deitzen duten horretaz hitz egin nahi dut.
«Periódico independiente de la mañana» («El periódico global en español» diseinu aldaketaren ondoren) deritzanaren ildo editoriala, gure herriarekiko, aski ezaguna da.
Luzaroan, hala ere, nazioarteko gaietan interesa dugunontzat erreferentzia izan da gai askotan. Halaber, produktu periodistiko gisa egunkari horrek diruak ekartzen dituen bertute ugari ditu eta kalitate aldetik eredu da zentzu askotan. Azken urteotan, ordea, eta Latinoamerikari dagokionez bereziki, bere ildo editorialak neokolonialismora jo du abiadura handian. Cuba, Venezuela, Argentina, Txile, Bolivia, Ekuador… iritzi artikulu iraingarrien eta erreportaia lotsagabeen jomuga izan dira. Dena den, Che Guevarari buruz argitaratutako artikuluak etxeko kazetarien pazientzia agortu du, antza denez.
Honelako berriak lanbide honen alderdi on eta txarrak egunerokotasunean aldi berean pairatzen eta gozatzen ditugunontzat pozgarri dira. Nolabait esateko, kazetaritzarekin adiskidetzen gaituzte eta, komunikabideak beste ezeren gainetik enpresak omen diren garaiotan, gure lanaren balioan sinistera bultzatzen gaituzte.
October 23rd, 2007
12:27 pm
Berriak
Ia sei hilabete pasa dira blog honetan azken mezua sartu nuenetik. Mezu hark «Biharamun elektorala» izenburua zuen eta horren ondoren «aje telematikoak» jota egon naizela esan daiteke. Egunerokotasunak jan egiten gaitu (nau), azkenaldian. Ez da giro gure herri honetan eta eguneroko zorabioari tartetxo bat kentzea ez da erraza. GARAren azken aldaketekin batera sortutako blog honen helburua zuekin gustora (eta gustoz) eta lasaitasunez solastea da, eta hauxe da saiakera honen nahia.
Laster arte.