rssgara logotipoa

Autopromozioak eta marketinga

Hedabideok –eta beste edozein motako enpresek, jakina–, promozioak edo autopromozioak egiten ditugu tarteka, informazioarekin batera edo informazio hutsetik parte. Albistearen unean hantxe egon garela adierazteko; koberturarik onena eskaintzen dugula esateko; onenak garela eta hori guztia.

Denboran zehar edo gertakizun zehatz baten aurrean, egindako lan ona (geure ustez, jakina) goraipatu edo nabarmendu nahi izaten dugun; normalean, benetan gustura eta konforme geratu garenean egindakoaz. Erreferentziak sendotzeko, gai honetan edo bestean erreferente informatiboak garela eta izan nahi dugula adierazteko. Horrek, nere iritziz behinik behin, koherentzia eskatzen du, koherentzia informatiboa exijitzen du autopromozioak sinesgarritasuna izango badu. Koherentzia ez badu, mezu horrek naturaltasuna galtzen du, sinesgarritasuna gal lezake.

Adibide bat jarriko dizuet, azken egunotan buruan eta belarrietan bueltaka ibili dudan bat. Radio Euskadin entzun nuen Eva Forest estimatuaren heriotzaren ondorengo egunetan. Albistea informatiboetatik desagertuta zegoen ordurako, eta irrati publikoak bere programazioan zehar sakabanatu zituen Eva Foresten heriotzari buruz emandako informazioaren zatitxo edo korte batzuk.
Askok eta askok ezagutuko zenuten bere ibilbidea. Zeri eskaini zion bere bizitza eta lana, nola pentsatzen zuen eta, batez ere, nola eta zer sentitzen zuen. Hainbeste esan dezakedala uste dut, GARAn alboan izan dugulako beti, Alfonso Sastre handiarekin batera.

Kontua da, nik behinik behin, autopromozio itxura hartu diedala korte horiei. Erabat zilegia izango litzateke irrati-telebista publikoak bere ildo informatiboaren ondorio koherente eta logiko bezala egin izan balu. Baina, komentario hau sentsazioen bizipenetik atera dudala aitortuta ere, zalantza gelditu zait, eta marketingaren izenean edo itxurarekin egindako marketing ezegoki baten itxura gehiago hartu diot azkenean. Okertuta egon naiteke, jakina, eta barkatuko didate horrela bada.

This entry was posted on Friday, May 25th, 2007 at 11:00 am and is filed under Berriak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. Niri ez zait iruditzen hori marketing kontua denik. Esan nahi baduzu faltsukeriatan edo itxukeriatan ibili zirela, ondo deritzot, baina ez da marketing kontua. Badago marketina egitea oinarri etikoak baztertu gabe. Azken batean, merkaturatu eta gizarteratu sinonimo izan daitezke erabiltzen diren tekniken ikuspegitik, edo akaso Garak ez ditu marketinaren oinarriak erabiltzen bere jardueran? Horrela ez bada kezkatzekoa litzateke.

    Dena den, zorionak egiten ari zareten lanarengatik, bai Garan baita Gaur8n ere. Irakurle bat irabazi duzue.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.