rssgara logotipoa

Lehen orrialde ez ohikoa

Joan zen igandean lehen orrialde edo azal desberdina egin genuen. Zazpikan firma bikaina genuen, Joseba Sarrionandiarena, eta artikuluaren aitzakia ere ez zen kaskarra: Durangoko bonbardaketaren 70 urtemuga. Eta horri eman genion pisurik handiena GARAren azalean. Mantxetaren azpian sartu genituen informazioak ere, aperturakoa bereziki, jakina, garrantzitsuak ziren guretzat, eta hauek zuzenean egunkariaren mantxetari lotu genizkion, beti bezala.

Diseinu aldetik azal orekatua egiten saiatu ginen, eta mantxetak lagundu zigun horretan, goiko partea eta behekoa ondo bereizten zituelako eta koloreak indarra ematen zielako biei.
Eta, bistan denez, inpaktua lortu nahi izan genuen, lehen orrialde deigarria egin eta, bidebatez, normalean hain kuadrikulatuak diren eskemak apurtu.

Horrek ez du esan nahi, jakina, egunero horrelakoak egiten hasiko garenik, edo astero, baina… Jakin badakigu, jakina, ez dela batere normala mantxeta horren behean jartzea, eta horrek sortu zigun iskanbilarik handiena lehen orrialdea diseinatzen ari ginela. Aurrera egitea erabaki genuen, hala ere, bizitasun pixka bat emateko eguneroko eskemei, edukiekin batera diseinu aldetik ere, tarteka behinik behin, sorpresatxoak eman nahi ditugulako. Gehiago edo gutxiago asmatuko dugu, gustuen arabera eta diseinuari buruz izan ditzakegun moldeen arabera seguru asko, baina… eguneroko bizimoduan gertatzen den antzera, bizipoz pixka bat ere ematen du gauza desberdinak egiteak.
Zer iruditu zitzaizuen?

Lehen orrialde ez ohikoa

This entry was posted on Thursday, March 29th, 2007 at 12:47 pm and is filed under Berriak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. Egia esan, hasiera batean arraroa egin zitzaidan igandeko azala ikustea, baina egia esan, nire ustez molde batzuk apurtzea ez da gauza txarra, eta Gara aitzindari da molde batzuk haustean. Gainera, gaia (Gernikaren bonbardaketaren 70.urteurrena) eta artikuluaren idazlea (Joseba Sarrionandia) horrelako tratamendu berezia merezi zuten. Hortaz, hasieran arraroa suerta daitekeen arren, asmatu zenutela uste dut, ea hurrengoan zerekin harritzen gaituzuean, segi horrela.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.