rssgara logotipoa

Arnasberrituta, lanera

Egun on denoi!
Hemen naizela, aizue, neure buruari fundamentu pixka bat jartzeko asmoz, azken aldi honetan egunkariari eman diogun astinduaren ondoren arnasa hartuta. Eta gustura, zergatik esango dizuet ba kontrakoa. Jakinda, hori bai, beti gehiago egin nahi dugula, hobeto egin nahi dugula egunetik egunera. Gu ere ez baikara konformatu errazak!
Ez dakizue nola eskertu ditugun zuen animoak eta mezuak! Mila esker berriro!
Lehenago idatzi nahi nuen, egia esan, baina ez da erraza izan egunari orduak lapurtzea. GARAren berrikuntza lehenengo eta GAUR8 ondoren, biak Interneten eta paperean. GAUR8 ere ahalik eta txukunen aurkeztu nahi genuen eta horretan ibili gara burubelarri azken egunotan. Baina honek ere hasi du bere ibilbidea, eta emateko eta eskaintzeko ikaragarri duela uste dugu, Interneten eta paperean.
GARAn idatzitako lerroetan pazientzia pixka bat eskatu nizuen, atrebentzia hartuta, eta zuen hitz onak ezinbesteko animo eta elikagai dira guretzat bigarren alea hobeto egiteko eta aurkezteko, gai interesgarriagoak lantzeko (atzo gaur8.info-n sartu genituen gaiek bigarren aleak nondik joko duen sujeritzen du, behar bezala osatzea falta izan bazaigu ere).
Bigarren alean, gainera, koloreen erabilera indartuko dugu, sekzioak hobeto nabarmentzeko. Lehenengo alean azaletik erakutsi nahi genuen barruko egitura, hiru sekzio handi horiekin, baina hori ez dugu lotura bezala hartu nahi, eta horretarako dugu prestatua aurkibide dotoreagoa barrurako.
Web gunean sartu bazarete, blogak martxan jarri ditugula ere ohartuko zineten. Batzuen arrankea pixka bat makalagoa izango da, baina laister izango dira punta-puntan. Garbi dago, hori bai, gai batzuetan sekulako interesa dugula: hezkuntza, e-torkizuna, nazioartea, komunikazioa, irudia… Eta beste askotan ere bai, jakina! Poliki-poliki, paperezkoa garatzen joango den bezalaxe, beste horrenbeste gertatuko da gaur8.info-rekin ere, eta baita bien arteko elkar elikatzearekin ere.
Eskerrik asko, gainera, blogosferan egin didazuen ongietorriagatik. Berria naiz honetan, bistan da, eta honi ere eskua hartu beharko diot. Honen ideia bota zuenak zera galdetu zidan: idaztea gustatzen al zaik?… eta nik, kazetarion ego punttu horren kulpaz, ez nion ba baietz erantzun! Je, hortxe galdu! Eta hemen nauzue, ari naizela ari naizela gustoa hartzen asunto honi.
Ikusten ari naiz, bestalde, nola idazten duzuen, eta naturaltasuna iruditu zait lehenengo ezaugarria. Ikasten ari naizela alegia.

This entry was posted on Tuesday, March 13th, 2007 at 1:28 pm and is filed under Berriak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

2 Comments so far

  1. Hauxe al da sugerentziak uzteko lekua? Bada, Lotura zuzena jarri behar duzue “Gara”, “Gaur8″ LJPB eta blog hau artean (Info7rako dagoena bezalakoa). Hauxe lehen bait lehen egin beharreko kontua dela uste dut. Agur eta laster arte!!!!!

  2. […] entzuteko HEMEN. Josu Juaristi izan da euskal komunikabideetako zuzendarien artean bloga irekitzen lehenengoa. GARA egunkaria […]

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.