rssgara logotipoa

Blogariekin solasean, GAUR8 erakusteko

Larunbat honetan jaioko den GAUR8 izan dugu gaur hizpide GARAko Donostiako erredakzioan blogariekin antolatu dugun bileratxoan. Adierazi nahi genien etzidamukoa, eta hizkuntzarekin dugun konpromisoa eta egin dugun hausnarketa nola hasiko den gorpuzten erakutsi. Eta, beraien hitzak neureak eginez, dauden komunitateekin parte hartzen hasi (komunitatea trinkotzeko tresna berri bat aurkeztuz), komunikazioa edo bilatu nahi dugun elkarrizketa hau hasi, irizpideak konpartitu eta, zergatik ez eta, jakina, ikasi. Elkarlana oinarri hartuta.

Primizia txiki bat eman nahi genien, finean, GAUR8ren ametsa eta egitura erakustea, paperean eta sarean; umila eta anbiziosoa era berean, larunbatetik aurrera etengabe hobetzen saiatuko garena. Papera eta Internet uztartzeko eta hortik komunikazio desberdin bat sortzeko eta trinkotzeko sekulako ilusioarekin gaudelako. Horregatik partekatu nahi izan ditugu azken hilabeteotan egin ditugun hausnarketak eta ikerketak, GAUR8 bezalako apustu estrategikoa konpartitzeko.

Urrats kualitatibo sendo bat egin nahi dugu, eta iluntze alde honetan hemen izan dugun hartu-emana funtsezkoa da guretzat; eta sarean eta paperean poliki-poliki hartu-eman handiagoa bultzatzeko eta lortzeko arrazoi ugari emateko asmoarekin dator GAUR8.

Hauek gure asmoak, eta gaurko bileratik hartu dudana gehiago. Besteak beste, komunitatea txikia dela oraindik sarean eta bertan euskaraz bizi den famili hau indartzeko lan asko egin beharko dela; eta paperak, oraindik, trakzio edo akuilu lan handia egin dezakeela hori sustatzeko, jendea bertaratzeko. Eta papera eta webgunea uztartzeko gomendioak ere jaso ditugu, gustura jaso ere. Eskerrik asko denei!

This entry was posted on Wednesday, March 7th, 2007 at 9:17 pm and is filed under Berriak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

11 Comments so far

  1. Etika egokia, estetika hagitz ona.

    GAUR8 zer den batek jakin, baina ziur ezen ona izanen dela. GARAk bertze garbitasuna irabazi du, txukun lan egin duzue.

    Ni aunitz poztu naiz.

    Esker aunitz.

  2. Irrika handiz nago GAUR8 proiektu berria eskuarten izateko, bai paperean baita Interneten ere. Oraindik ez dut ez itxuraren ezta edukien berri, baina aurreratu duzuenagatik oso proiektu interesgarria ematen du, partaidetza bultzatzen duena. Horretaz gain, ez da ahaztu behar euskarari mesede handia egingo diola larunbatean gauzatuko den egitasmoa.
    Egongo da aukera, larunbatetik aurrera GAUR8ren inguruan luze eta zabal jarduteko, baina nire zorionik beroena aurreratzen dizuet.
    Animo!

  3. Gonbidatua izan arren, ezin izan nuen Donostiara hurbildu.
    Hala ere, pentsatu nahi dut horrelako ekimen gehiago egingo dituzuela, eta atzokoan posible ez izan arren, aurrerantzean ere, izango dugula blogari eta kazetari, paper eta iPod artean berba egiteko aukera onik.

    Hasteko eta bat, zorionak, Euskal Herrian blogeatzen ari den komunikabide bateko zuzendari bakarra izateagatik. Ongi etorri blogarion pitzadura honetara. Lubaki digitalera. Besteek ere urrats bera emango dutelakoan.
    Jarraitzeko, oso itxura ona hartzen diot zuen paperezko ekoizpen berriari, baina hori asteburuan jakingo dugu. Jakinaraziko dugu, gure blogetan bezala… gaur8.info gunean ere. Horretarako aukera emango digulakoan.
    Eta azkenik, GARAk erakutsi duen jarrera ireki eta partehartzaile hau, izan dadila lanerako, elkarlanerako, auzolanerako bide berri bat. Kazetaritza berri baten eredu, erdu berri baten bide. Hor egongo gara. Grass root journalism egiten. Guztion artean.

  4. Eskerrik asko atzoko gonbidapenagatik, Josu. Nire burutazio batzuk, aholku ustezko batzuk, hemen. Gaurko rekuentoan arkatz bat falta bazen, ni ez naiz izan, baina nirekin etorri zirenengatik ez dut eskua sutan jarriko.

  5. Ongi etorria! Nahiz eta gonbidatua ez izan :-(

  6. Komunitate txiki honetako ziber-anker hau egitasmo berria ezagutzen hasteko gertu da… :) Zorionak apustu ausart honengatik!

  7. Jose, Luistxok gonbitea eibartarrak zerrendatik pasa zigun ba!

  8. Kaixo Josu eta ongi etorri euskal blogosferara. Espero dut txoko honek bizitza eta eztabaida izatea, denborak esango du. Ezin izan nuen aurkezpenera joan, gonbidapena jaso arren beranduegi zelako niretzat Donostiarako plana egiteko. Edozein modutan, Patxik idatzi duen bezala, egongo dira aukera gehiago eta zeu ere gonbidatuta zaude irratia.com-en honen berri emateko. Laster arte.

  9. Azkenean iritsi da eguna, eta gaur denok GAUR8 ezagutzeko aukera izan dugu. Paperezko formatua berria eta berritzailea da, eta diseinua eta edukiari dagokionez oso interesgarria dirudi.

    Webgunean ere sartu naiz, eta gai ezberdinak jorratzen dituen blogak daudela ikusi dut, horretaz gain (eta oso interesgarria bereziki) euskal blogosferako “aurkibide” moduko bat dago. Gainera, bideo bat ere jarri duzue eta bide horretatik jarrai dezazuen eskatzen dizuet, bai gaur8.info-n baita gara.net-en bideoak eta audioak ipiniz.

    Honengatik guztiarengatik, zorionak beste behin egiten duzuen lan bikainagatik, hala ere, gara.net-en bai blog honetara bai gaur8.info-ra zuzenean sartzeko lotura zuzen eta iraunkorrak jarri beharko zenituzketela uste dut, horrela bi proiektu berri hauetara jende gehiago erakarriko zenukete.

  10. Nafarroatik ere, Berrotza haranetik eztabaidatzeko txoko honi agur beroa egiten dugu. Ea Gara egunkariak Euskal Herrian dagoen paperezeko hutsunea betetzen duen bezala betetzen duen interneteko hutsunea blog berri honek. Ahal izan dugun neurrian laguntzeko prest gaude…

  11. Izango da aukerarik, aurrerantzean ere, denon artean aritzeko eta hitz egiteko.
    Eskerrik asko denoi aholkuengatik! (lasai, Luistxo, errekuentoan ez zen arkatzik falta!)
    Eta eskerrik asko blogosferara emandako ongietorriagatik. Saiatuko naiz neure ekarpentxoa egiten, txokoari bizitasuna ematen.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.