rssgara logotipoa

Berrikuntzaren zoko guztiak, zure eskura

Hitzordurako gonbitea egin genizuen asteburuan GARAko orrialdeetatik, eta hemen naukazue, hitza eman asmoz eta neurea eskuragarri jartzeko gogoz, ezer gera ez dadin ukitu gabe, jorratu gabe. Eta, bereziki, GARAn egiten hasi garen berrikuntza guztien berri luze eta zabal emateko, gure hausnarketa, helburu eta asmoen berri izan dezazuen. Eta, nahi baduzue, horiei buruz dituzuen iritziak helarazteko aukera eta tarte zuzenagoa izan dezazuen. Horregatik jarri dugu martxan blog hau, komunikazio desberdina sortzeko, zuen ahotsari beste bide bat irekitzeko.

Berrikuntza aipatu dizuet. Hilabete bete da GARAri errepaso ederra eman genionetik, eta egindako hobekuntzak sakon azaltzeko eta zuek izan dezakezuen iritzia jasotzeko garaia dela iruditu zaigu. Iragarri genizuen bezala, dena dela, lehen pausua izan zen; gehiago emango ditugu, eta horiek guztiak azaldu nahi nizkizueke datozen asteotan blog honetan.

Orain dela hilabete, izan ere, sorpresatxo bat iragarri genizuen, azken hilabeteotan egin dugun hausnarketari lotua, eta udaberria baino lehenago gauzatuko zena… eta sorpresak badu, dagoeneko, izena eta izana, Gaur8 deituko da. GARAk euskararekiko duen konpromisoa indartu nahi du, eta papera eta Internet uztartu eta aberastuko dituen proiektu periodistiko eta komunikatibo berria abiatu.

Aste honetan zehar emango dizuegu honen berri zehatzago, baina hitzordua jarria dago: datorren larunbata. Gonbidatuta zaudete denok!

This entry was posted on Monday, March 5th, 2007 at 11:55 am and is filed under Berriak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

12 Comments so far

  1. Zorionak egiten duzuen egunkariagatik eta egin duzuen berrikuntza nire gustukoa izan dela.
    Aurrera.

  2. Kaixo:

    Ez nuke aukera hau galdu nahiko GARAn egin dituzuen berrikuntzengatik zorionik beroena eman gabe, izan ere, egunkari berritua askoz ere erakargarriagoa, garbiagoa eta ulergarriagoa da; beraz berrikuntzarekin guztiz asmatu duzuela deritzot.

    Blog hau sortzea oso ideia ona dela iruditzen zait, izan ere, nire ustez GARAren akats nagusienetako bat interneten interaktibitate eskaintza gutxi zuela (ez zegoen blog-ik, euskalherria.com-eko eztabaidagunea ez zebilen…), hortaz, blog hau eta edizio digitalean egindako zenbait aldaketa interaktibitatearen bidean emandako pausu zuzenak direla uste dut. Bejondeizuela!

  3. Aupa, Josu, zorionak blogarengatik eta egunkari berriarengatik. Aspaldi ez nuela Gara erosten eta orain berriz engantxatu naiz. Poza ematen du Garak aurrera egiten duela ikusteak.

  4. Aupa!

    Oso ideia ona iruditu zait zuzendariarekin hitz egiteko aukera zuzena edukitzea, ez da askotan izaten. Beste egunkariek ere, Berriak esaterako, hartu beharko luke eredua.

    Baina soroan dena gari ez denez, blog honek ere bele eta zozo: zer arraiogatik agertzen dira sistemako hitz guztiak ingelesez (post comment, name, website…). Honek erakusten ote du Gaur8 produktuak euskararekiko izango duen konpromisoa. Blog honek behintzat, errepaso ear bat merezi du alde horretatik. Euskara ez baita gaur zortzirako utzi behar. Gaur eta hemen dugu beharrezkoa, ingelesaren azpikogonak liluratu gabe.

    Ayo!!

  5. Zorionak, lan bikaina eitten ai zeate. Animo eta astindu ditzagun uhinak, karaktereak eta noski bitak. English edition atala berreskuratzea eta indartzea oso garrantzitsua dela deritzot, euskal herria mundura jalgi dadin. Segi lanin gogukin…

  6. Kaixo eta zorionak:
    Hemendik aurrera irakurleok kriston aukera izango dugu. Azken finean, gure egunkaria guztion lana da, guztion parte-hartzea ezinbestekoa delako.
    Konpromizua/eginkizuna hartzen dut parte hartzeko.
    Osasuna

  7. Pausu ona iruditzen zait blog berri honen irekiera. Baina Garak akats bat dauka eta ez dut ulertzen zergatik: egunkarian nahiz edizio digitalean ez duzue helbide elektronikorik jartzen. Horrela, komunikaturen bat edo informazioren bat bidali nahi dugunean edizio digitaleko “kontaktatu” atala eta faxa geratzen zaizkigu. Lehen atal hau ez zait egokia iruditzen (posta elektronikoz askoz errezagoa baita) eta faxa etxe gutxitan dago. Herrietan zerbait antolatu dugunean, edo zerbaitetaz informatu nahi dugunean, gure helbide elektronikotik hedabide guztietara bidaltzen dugu, klik sinple batez. Eta Garara bidaltzeko aparte egin behar dugu, datuak jarri, mezua kopiatu eta pegatu… tontakeri bat dela esan dezakezue, baina uste dut horretaz hausnartu beharko zenuketela.

  8. Ideia berria ez bada ere, pozgarria da irakurle guztientzat. Garako langile guzti-guztiei zorionak eman nahi dut.

    Egin dituzuen berrikuntzak ezin hobeak izan dira, baina garrantzitsuena barruan doa. Segi aurrera, eta Gora Nafarroa eta Euskal Herria.

  9. Kaixo lagunok,

    Lehenengo aldaketak, dudarik gabe, egunkaria berritzeko, eta egungo testuinguru berrira eguneratzeko oso onuragarriak izan direla uste dut. Bereziki “Egungo gaiak” edo “Gaurko gaiak” deritzon atala. Egindako analisiak zehaztasun handiarekin tratatu dira, beraz zorionak.

    “Mundua” atala ere garrantzi handiago bat izango duela iruditzen zait eta horrek ere irakurleen onurarako da. Azpimarratzekoa dela uste dut, GAINekoek egiten dituzten analisi eta artikuluak. Aldi berean, internazionalki ezagunak diren hainbat autoreen artikuluak sartzea garrantzitsua izango litzatekeela uste dut; Michel Collon, Mario Sanoja…

    Era berean, hemengo beste hainbat autoreen artikoen kopurua gehituko nituzke, bereziki Jon Odriozola eta Xabier Silveirarenak.

    Web atarian, aurrekoak zuen gauza bat berreskuratzea ona litzakeela uste dut ere, “egilearen artikulu gehiago”. Lana errazten zen, Jon Odriozolak bi astetan behin idazten du; errazagoa da atal horretara jotzea eta bertan idatzi dituenak aurkitzea hemerotekara jotzea baino.

    Efemeride eta esaera zaharrak desagertu direla uste dut eta hori egunero topatzea ere zerbait berezia zen.

    Amaitzeko, agendari garrantzi handiago bat eman behar zaiola uste dut, ekitaldi, hitzaldi eta abarren datak konprobatuz.

    Besterik gabe,

    Iñaki

  10. Lehengo ta behin zorionak,baina honekin batera neure kritikatxoa. Oraingo GARA intelektualegiei ikusten dot. Hainbeste analisi gai bat ikutzeko…. pentsatzen dut jendea hori baino simpleagoa dela eta albisteak simpleagoak izan beharko litzatekela. Ni oso irakurzalea naiz, bañe nik kalean ikusten dudan jendeak GARA eskuan duelarik txapa moduko zerbait bezalaxe hartzen du artikulu hoiek ala iruditzen zait niri.Beste pare bat komentario: sasoi batean EGINek ,eskualdeei eta herriei garrantzi haundia ematen zion.. NUN gelditxu dira asmo horiek? Eta azkenerako apustu bat… Adibidez gaurko GARAk 56 orri dauzka. Zergaitik urtero ez duzuen/gun 2 orri euskalduntzen? Hau da, 28 urte barruan,GARA euskal (EUSKARAZ IDATZ ETA IRAKUR) prentsa lortzea lortuko genuke.

  11. Kaixo. Ez dut abokatuarena egin nahi, baina ideia pare bat.

    Merkeli: Duela urte pare bat komunikatuak bidaltzen nituen, eta GARAri beste medioei bezala bidaltzen nizkion, posta elektronikoz. Ez dakit zergatik ez den agertzen (erasoen beldur????) baina erredakzio batera deitzen baduzu bidaliko dizute, suposatzen dut.

    Ondarru: euskaldundu behar duguna ez da Gara, Euskal Herria baizik. Gara irakurtzen duen jende asko eta asko elebakarra da edo oso euskara gutxi dakite, edota askoz erosoago sentitzen dira erderaz irakurtzen. Niri neuri gehio kostatzen zait euskaraz irakurtzea. Suposatzen dut Gara euskaraz egitea ez dela zaila (langileak euskaldunak dira) ezin gauza bera esan, ordea, irakurleei buruz. Eta honek guztiak ez du kentzen euskarari behar duen tratua eman behar ez zaionik. Hemendik aurrerako “Gaur 8″ horrek lagunduko ote du?
    Eta beste gauza bat, herrietako informazioari buruz. Oso gertutik ezagutu nuen borrokan eroritako gure EGIN maitea. Oso ausarta zen, eta momentu batean kriston jauzia eman eta herrietako informazioa emateari ekin zion. Ez dakit zenbat edizio desberdin, portada ezberdinak ere botatzen zituen, herri guztietako informazioa… horrek dakarren kostuarekin (erredakzioak, papera, langileak…). Helburua zen informazio hobea ematea eta “Nik El Correo edo El Diario erosten dut tokiko informazioagatik” esaten dutenak erakartzea. EGINeko norbaitek datu zehatzagoak eman ahal ditu, baina hauxe izan zen emaitza: Salmenta ez zen igo espero zen bezala, eta kriston zulo ekonomikoa eragin zuen honek (Honek eta beste gauza batzuk, jakina). Polita litzateke GARAN ikustea EGINek egiten zituen Arabari buruzko 8 orriak, baina, uste dut, ezinezkoa dela.

  12. Eskerrik asko animoengatik! Ea interaktibitatea txintxo-txintxo bultzatzen hasten naizen neu ere!
    Hitzak ingelesez… ai, denbora behar dugula geuk ere buruan ditugun lan denak egiteko! Baina egingo dugu, euskaratuko ditugu post comment, name, website eta antzeko hitzak.
    Helbide elektronikoei buruz ere pare bat hitz: egia da paperezko GAUR8n hasi garela sartzen, guk lan tresna gisa ikusten dugu helbideen kontu hau, baina, Interneten, arazoak ekartzen ditu, ekar diezaizkiguke. Erasoen arriskua hor dago, eta guk oso serio hartzen dugu arrisku hori.
    Efemeride eta esaera zaharrak kentzea erabaki genuenean farmazien txokoa indartu nahi genuen, eta zerbitzu horren aldeko apustua egin genuen. Agendarekin ados, hori indartzen joatea da gure asmoa.
    Eta euskara gehiagorena… Sapirena esango nuke neuk ere. GARAren konpromisoa erabatekoa da, hasieratik, euskararekin, eta GAUR8k (paperean eta Interneten) salto kualitatibo bat eman nahi du bide horretan.
    Eta hauxe momentuz; bada beste konturik, baina erantzun luzeagoa beharko du hurrengo batean.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.