Joan zen igandean lehen orrialde edo azal desberdina egin genuen. Zazpikan firma bikaina genuen, Joseba Sarrionandiarena, eta artikuluaren aitzakia ere ez zen kaskarra: Durangoko bonbardaketaren 70 urtemuga. Eta horri eman genion pisurik handiena GARAren azalean. Mantxetaren azpian sartu genituen informazioak ere, aperturakoa bereziki, jakina, garrantzitsuak ziren guretzat, eta hauek zuzenean egunkariaren mantxetari lotu genizkion, beti bezala.
Diseinu aldetik azal orekatua egiten saiatu ginen, eta mantxetak lagundu zigun horretan, goiko partea eta behekoa ondo bereizten zituelako eta koloreak indarra ematen zielako biei.
Eta, bistan denez, inpaktua lortu nahi izan genuen, lehen orrialde deigarria egin eta, bidebatez, normalean hain kuadrikulatuak diren eskemak apurtu.
Horrek ez du esan nahi, jakina, egunero horrelakoak egiten hasiko garenik, edo astero, baina… Jakin badakigu, jakina, ez dela batere normala mantxeta horren behean jartzea, eta horrek sortu zigun iskanbilarik handiena lehen orrialdea diseinatzen ari ginela. Aurrera egitea erabaki genuen, hala ere, bizitasun pixka bat emateko eguneroko eskemei, edukiekin batera diseinu aldetik ere, tarteka behinik behin, sorpresatxoak eman nahi ditugulako. Gehiago edo gutxiago asmatuko dugu, gustuen arabera eta diseinuari buruz izan ditzakegun moldeen arabera seguru asko, baina… eguneroko bizimoduan gertatzen den antzera, bizipoz pixka bat ere ematen du gauza desberdinak egiteak.
Zer iruditu zitzaizuen?

Egun on denoi!
Hemen naizela, aizue, neure buruari fundamentu pixka bat jartzeko asmoz, azken aldi honetan egunkariari eman diogun astinduaren ondoren arnasa hartuta. Eta gustura, zergatik esango dizuet ba kontrakoa. Jakinda, hori bai, beti gehiago egin nahi dugula, hobeto egin nahi dugula egunetik egunera. Gu ere ez baikara konformatu errazak!
Ez dakizue nola eskertu ditugun zuen animoak eta mezuak! Mila esker berriro!
Lehenago idatzi nahi nuen, egia esan, baina ez da erraza izan egunari orduak lapurtzea. GARAren berrikuntza lehenengo eta GAUR8 ondoren, biak Interneten eta paperean. GAUR8 ere ahalik eta txukunen aurkeztu nahi genuen eta horretan ibili gara burubelarri azken egunotan. Baina honek ere hasi du bere ibilbidea, eta emateko eta eskaintzeko ikaragarri duela uste dugu, Interneten eta paperean.
GARAn idatzitako lerroetan pazientzia pixka bat eskatu nizuen, atrebentzia hartuta, eta zuen hitz onak ezinbesteko animo eta elikagai dira guretzat bigarren alea hobeto egiteko eta aurkezteko, gai interesgarriagoak lantzeko (atzo gaur8.info-n sartu genituen gaiek bigarren aleak nondik joko duen sujeritzen du, behar bezala osatzea falta izan bazaigu ere).
Bigarren alean, gainera, koloreen erabilera indartuko dugu, sekzioak hobeto nabarmentzeko. Lehenengo alean azaletik erakutsi nahi genuen barruko egitura, hiru sekzio handi horiekin, baina hori ez dugu lotura bezala hartu nahi, eta horretarako dugu prestatua aurkibide dotoreagoa barrurako.
Web gunean sartu bazarete, blogak martxan jarri ditugula ere ohartuko zineten. Batzuen arrankea pixka bat makalagoa izango da, baina laister izango dira punta-puntan. Garbi dago, hori bai, gai batzuetan sekulako interesa dugula: hezkuntza, e-torkizuna, nazioartea, komunikazioa, irudia… Eta beste askotan ere bai, jakina! Poliki-poliki, paperezkoa garatzen joango den bezalaxe, beste horrenbeste gertatuko da gaur8.info-rekin ere, eta baita bien arteko elkar elikatzearekin ere.
Eskerrik asko, gainera, blogosferan egin didazuen ongietorriagatik. Berria naiz honetan, bistan da, eta honi ere eskua hartu beharko diot. Honen ideia bota zuenak zera galdetu zidan: idaztea gustatzen al zaik?… eta nik, kazetarion ego punttu horren kulpaz, ez nion ba baietz erantzun! Je, hortxe galdu! Eta hemen nauzue, ari naizela ari naizela gustoa hartzen asunto honi.
Ikusten ari naiz, bestalde, nola idazten duzuen, eta naturaltasuna iruditu zait lehenengo ezaugarria. Ikasten ari naizela alegia.
Larunbat honetan jaioko den GAUR8 izan dugu gaur hizpide GARAko Donostiako erredakzioan blogariekin antolatu dugun bileratxoan. Adierazi nahi genien etzidamukoa, eta hizkuntzarekin dugun konpromisoa eta egin dugun hausnarketa nola hasiko den gorpuzten erakutsi. Eta, beraien hitzak neureak eginez, dauden komunitateekin parte hartzen hasi (komunitatea trinkotzeko tresna berri bat aurkeztuz), komunikazioa edo bilatu nahi dugun elkarrizketa hau hasi, irizpideak konpartitu eta, zergatik ez eta, jakina, ikasi. Elkarlana oinarri hartuta.
Primizia txiki bat eman nahi genien, finean, GAUR8ren ametsa eta egitura erakustea, paperean eta sarean; umila eta anbiziosoa era berean, larunbatetik aurrera etengabe hobetzen saiatuko garena. Papera eta Internet uztartzeko eta hortik komunikazio desberdin bat sortzeko eta trinkotzeko sekulako ilusioarekin gaudelako. Horregatik partekatu nahi izan ditugu azken hilabeteotan egin ditugun hausnarketak eta ikerketak, GAUR8 bezalako apustu estrategikoa konpartitzeko.
Urrats kualitatibo sendo bat egin nahi dugu, eta iluntze alde honetan hemen izan dugun hartu-emana funtsezkoa da guretzat; eta sarean eta paperean poliki-poliki hartu-eman handiagoa bultzatzeko eta lortzeko arrazoi ugari emateko asmoarekin dator GAUR8.
Hauek gure asmoak, eta gaurko bileratik hartu dudana gehiago. Besteak beste, komunitatea txikia dela oraindik sarean eta bertan euskaraz bizi den famili hau indartzeko lan asko egin beharko dela; eta paperak, oraindik, trakzio edo akuilu lan handia egin dezakeela hori sustatzeko, jendea bertaratzeko. Eta papera eta webgunea uztartzeko gomendioak ere jaso ditugu, gustura jaso ere. Eskerrik asko denei!
Hitzordurako gonbitea egin genizuen asteburuan GARAko orrialdeetatik, eta hemen naukazue, hitza eman asmoz eta neurea eskuragarri jartzeko gogoz, ezer gera ez dadin ukitu gabe, jorratu gabe. Eta, bereziki, GARAn egiten hasi garen berrikuntza guztien berri luze eta zabal emateko, gure hausnarketa, helburu eta asmoen berri izan dezazuen. Eta, nahi baduzue, horiei buruz dituzuen iritziak helarazteko aukera eta tarte zuzenagoa izan dezazuen. Horregatik jarri dugu martxan blog hau, komunikazio desberdina sortzeko, zuen ahotsari beste bide bat irekitzeko.
Berrikuntza aipatu dizuet. Hilabete bete da GARAri errepaso ederra eman genionetik, eta egindako hobekuntzak sakon azaltzeko eta zuek izan dezakezuen iritzia jasotzeko garaia dela iruditu zaigu. Iragarri genizuen bezala, dena dela, lehen pausua izan zen; gehiago emango ditugu, eta horiek guztiak azaldu nahi nizkizueke datozen asteotan blog honetan.
Orain dela hilabete, izan ere, sorpresatxo bat iragarri genizuen, azken hilabeteotan egin dugun hausnarketari lotua, eta udaberria baino lehenago gauzatuko zena… eta sorpresak badu, dagoeneko, izena eta izana, Gaur8 deituko da. GARAk euskararekiko duen konpromisoa indartu nahi du, eta papera eta Internet uztartu eta aberastuko dituen proiektu periodistiko eta komunikatibo berria abiatu.
Aste honetan zehar emango dizuegu honen berri zehatzago, baina hitzordua jarria dago: datorren larunbata. Gonbidatuta zaudete denok!
Este pasado fin de semana, os emplazábamos a una cita en Internet desde las páginas de GARA. Ha llegado el momento; hoy activamos este blog para darte la palabra y para poner la mía más a mano, para que nada se quede en el tintero, para abordar y compartir todas las cuestiones. Y, especialmente, para daros a conocer los entresijos de los cambios y mejoras que han comenzado a ver la luz en GARA hace ahora un mes, con el objetivo de que conozcas de primera mano nuestras reflexiones, objetivos
y deseos. Y, si os parece oportuno, para que nos hagáis llegar vuestras opiniones al respecto. Por eso hemos puesto en marcha este blog, para poner en marcha una comunicación diferente, para abrir otra vía a vuestras voz.
He mencionado los cambios. Hace un mes que dimos un buen repaso a GARA; tiempo suficiente para que os hayáis formado una opinión sobre las mejoras iniciadas. Nos encantaría que lo compartáis conmigo. Como os anunciábamos entonces, se trataba de un primer paso en un proyecto mucho más ambicioso, y sobre todo ello me gustaría hablaros en este espacio.
Hace un mes, os anunciaba una sorpresa para la primavera, relacionada directamente con nuestras reflexiones y objetivos. Y, con la nueva estación a la vuelta de la esquina, hoy puedo anunciaros que la sorpresa tiene nombre y una personalidad muy marcada: Gaur8. GARA quiere reforzar su compromiso con el euskara, y desarrollar un nuevo proyecto que combinará y dará nueva vida al papel y a Internet.
A lo largo de esta semana os informaremos en detalle de este nuevo proyecto, pero ya tenemos una nueva cita: este próximo sábado. Estáis todos invitados.